donostia 2016Gipuzkoako Surf Federazioa Euskal Herriko Surf FederazioaDonostiako Udala
HASIERA | KLUBA | BAZKIDEAK | ALBISTEAK | ARGAZKIAK | BIDEOAK | ESKOLA | LOTURAK | HARREMANETARAKO
Galería de fotoskluba
Haritz Mendiluzeren textua
Groseko Indarra 1986Groseko Indarra izena udako arratsalde batean sortu zen, Groseko hondartzako muro zaharrean. Egun hartan ez zen olaturik egongo, noski, eta hortxe elkartu ziren surflari mitiko batzuk itsasoa lau-laua egonda zer egin ote zezaketen asmatu nahian. Klub bat, talde bat, banda bat edo antzeko zerbait osatzea bururatu zitzaien orduan. Juanpe Sansinenea, Rene eta besteren bat zegoen tartean. Juanpek esan zuen Groseko muturraren indarra eta euskal indarra irudikatzen zuen izenen bat aukeratu behar zutela. “Eusko Indarra” izeneko batailoi batean ibilia zen bere aitona 36ko Gerran, eta hortik sortu zen “Groseko Indarra” izena. ESKERRIK ASKO IZENAGATIK!!!!!

Izena handik gutxira ofizialdu zen, Groseko hondartzan txapelketa bat antolatu eta “Groseko Indarra” izena jarri ziotenean. Gabi Lasa “Gabilan”, Iñigo Iraola “Ambi” eta Alfonso Azketa “Txontxo” izan ziren antolatzaileak. Zuetako gehienontzat ezezagunak izango dira izen horiek, baina surflari horiek orrialde ugari eta bikainak idatziak dauzkate Donostiako surfaren historian.

Gure kluba Zurriolako hondartzan dago, hondarrean bertan, Saguesko izkinan. Sekulako luxua!!

Groseko hondartza mitikoa Gaur egun, itxaron-zerrenda daukagu gure instalazioak erabiltzeko, gero eta handiagoa baita bazkide izateko eskaria. Euskal klub bat garen aldetik, Euskal Herriko Surf Federazioko kide guztiak federatzeko konpromisoa hartu genuen hasieratik, Gurea da Espainiako Estatuko federazio onena, zalantzarik gabe, eta 15 urteko tradizioa daukagu, gainera. Gure klubak ibilbide laburra duen arren, arrakasta handiak lortu ditu txapelketetan, eta maila handiko surflariak eta bodyboarder-ak ditugu gure artean, hala nola Joserra Martínez, Marta Huércanos, Norman Landa, Haritz Mendiluze, Julen Larrañaga, Agurtzane Otegi, Iñigo Ganzarain, Lander Irazabalbeitia, Iñaki Gorospe eta Beñat Elosua. 2000. urtean kluba eratu zuten haiek eta gaur egungo batzarra osatzen duten kideek, denek gozatzeko moduko kluba sortzeko asmo zintzoa izan zuten hasieratik, inor baztertzeko asmorik gabe.

"GURE INDARRA BATUZ, GROSEKO INDARRA BULTZATUZ"

Kluba

bazkideakbazkideak
bazkidea:

pasahitza:


Zure datuak ahaztu al zaizu?
Zure erabiltzailea eta pasahitza jakiteko
escuela de surf groseko indarra surf taldea
surf albisteakalbisteak
El Donostia Oakley Pro Junior, en La Zurriola
21.07.2010
Mañana se disputará en la playa de La Zurriola la tercera edición del Oakley Pro Junior. U ...
ETHAN EGIGUREN ETA PABLO AZPIROZ KING OF THE GROMS 2010
21.07.2010
2010 ...
Groseko Indarra Txapelketa Lokala 2010
13.07.2010
Campeonato local Groseko Indarra Como cada verano este fin de semana celebramos la edició ...
Grosekoko gaztetxoak Somon
16.06.2010
  Joan den asteburuan Somoko hondartzan, Cantabrian, junior mailako txapelketa ospat ...

Añadir noticias a Google

groseko indarra club de surf
HASIERA | KLUBA | BAZKIDEAK | ALBISTEAK | ARGAZKIAK | BIDEOAK | ESKOLA | LOTURAK | HARREMANETARAKO | GAZTELAINA