Asteburu honetan La Zurriolako hondartzan Eroski Bidaiak BB Zirkuituaren bigarren froga ospatu da, Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izanik. Larunbatean junior mailak lehiatu ziren, 16 Azpi eta 18 Azpi eta baita Open mailaren Trials-eko txanda.
Final lehiatzu baten ondoren, 16 Azpiko irabazlea Unai Elustondo izan zen, Gorka Aguinaga bigarren postua lortuz eta Gorka Gil eta Manez Armendariz, hirugarren eta laugarren postuak lortuz.
Itsasgoraren ondorioz olatu eskas izan genituen, eta 18 Azpiren finala igandean ospatu zen, Xabier Urrestillak irabazi zuen eta 2012. urteko Gipuzkoako Txapelduna izatea lortu zuen. Bigarren postuan Jon Isasti; Mikel Gaztañaga eta Iñaki Ucin-ez jarraitua.
Igandean, txapelketa Open mailako final-zortzirenegaz hasi zen. Eta lehen txandetatik, La Zurriolako hondartzan izan ziren olatu ederrei esker lehiakideen mailaz gozatu genuen.
Azkenean, final estu baten ostean Txapela Donostian geratu zen, Jose Ramón Martinez izan bait zen garailea, eta honez gero 2012.urteko Gipuzkoako Txapelketa ere eskuratu zuen. Bigarren postuan Aritz Larrinaga, eta hirugarren beste bizkaitar bat, Antonio Ortiz. Azkeneko honek txapleketaren puntuaketa altuena lortu zuen; 9,67 puntu lortu bait zituen aurreko txandetan. Eta finaleren laugarren postuan Ander del Puerto izan genuen.
Dropknee mailan, irabazlea Gainzarain anaien txikiena izan zen, Borja, 2012. urteko Gipuzkoako txapela eskuratuz. Bigarren postuan bere anaia, Iñigo. Julen de Diego eta Gorka Aresti izan ziren hirugarren eta laugarren postuetan.
OPEN SAILKAPENA
1.- Jose Ramón Martínez
2.- Aritz Larrinaga
3.- Antonio Ortiz
4.- Ander del Puerto
18 AZPI SAILKAPENA
1.- Xabier Urrestilla
2.- Jon Isasti
3.- Mikel Gaztañaga
4.- Iñaki Ucin
16 AZPI SAILKAPENA
1.- Unai Elustondo
2.- Gorka Aguinaga
3.- Gorka Gil
4.- Manez Armendariz
DROP-KNEE SAILKAPENA
1.- Borja Gainzarain
2.- Iñigo Gainzarain
3.- Julen de Diego
4.- Gorka Aresti
GD Star Rating
loading...