albisteak
DONOSTIAKO AQUARIUMEAN OSPATUKO DUGU 2009KO EHSF SURF FESTA27.01.2009
Urtero bezala, sasoialdi honetan, EHSFko gala edo surf festa ospatzera goaz. Honetan, ihazko saridun guztiak zorionduko ditugu, baita EHSFko sari bereziak ere banatuko dira, alegia, surfaren alde lan ederra egiten duten pertsona eta entitatei ematen zaiena. Festa hau aukera ezinhobea da lagunak topatzeko, aurpegi ezagunak, betikoak eta berriak ezagutzeko. Denen artean, arratsalde goxoa, afaria txikia, bideoak eta argazki mordoa ere banatuko dugularik. Pasadan urtean partehartze ederra izan bagenuen, aurten arrakasta handiagoa espero dugu, eszenatoki aparta aukeratu baitugu.
Aurten Gipuzkoa tokatzen denez, Donostiako Aquariuma hautatu dugu. Leku polit honek, guretzat irekiko ditu ateak datorren otsailak 5ean, arratsaldeko 8retatik aurrera. Oraindik programan lan egiten gaude eta laster emango dizugu ezagutzera. Zuekin bat egitea espero dugu.Surf taldeak eta eskolak, EHSFren ardatz nagusia zarete, horregatik, ihazko sasoialdia laburbiltzen duten argazki ederrak izanez gero eta denontzako ikusgai jarri nahi badituzue, bidal itzazue EHSFra eta gustura zabalduko ditugu EHSFko surf festan.





