albisteak
2008KO EKAINAREN 8ª OZEANOREN EGUN MUNDIALA28.05.2008
Ozeanoko bizi lagun guztiak!
Kontinente guztiak harremanean jartzen dituen Ozeano bakarra dago. Honek lurreko bizitzaren oinarrian eragiten duten mekanismoetan parte hartzen du.
Ozeanok, giza ondasun orokorrak, klima, uraren ziklo eta lurreko bizitzaren egonkortasunean oinarrizko papera jokatzen du; eta baita gure gizarteetan ere.
Unescoaren QUIETO (Comisión Oceanografica Intergubernamental)aren laguntzarekin 2008ko ekainaren 8an ospatuko den Ozeanoren aldeko egun mundialak asmo argi dauka: ozeanoa ezinbestekoa dela konturatzea eta laguntzea honen aldeko ekintzak burutzea. 2007an, ekitaldi honetan, aire libreko eta heziketa ekintzen bidez, 5 kontinentetako 50 herrialde baino gehiagok parte hartu zuen.
Aurten Surfrider eta EHSFak, manifestazio honetan parte hartuko dute, Hendaiako Badian, arraunaldi erraldoi bat antolatuz. Euskal Herriko hegoaldeko partehartzaileak Hondarribiko hondartzatik irtengo dira, Hendaiako hondartzatik irtengo diren Euskal Herriko iparraldeko partehartzaileekin itsasoan aurkitzeko, bertan Ozeanori omenaldia egiteko, borobil erraldoi bat osatuko dugu.
Animatu zaitez eta lagunak ekarri!
Guztiak zaudete gonbidatuta, zuen surf taula, bugi, boga-boga edota flotatzen duen edozein motor-gabeko tresnarekin etortzera.
Materialik ez daukazunok bertan izango duzue eskuragarri.
Mezu hau zabaldu familia, lagunen eta kontaktuen artean
Egitaraua
Ordua: 11.00etan Surfrider Estand-ean
Parte hartzaileen argazkia: 11.30etan
Iraunpena: 40 minutu
Itzulera:12.00-12.30etan
Hamaiketako: 12.30-13-30h
Ekitaldiaren bukaera: 13.30-14.00etan
Kontaktuak
Antolaketaren Kontaktua
Christophe Rebecchini
Telefonoa : +33 (0)6 98 48 91 64
Helbide elektronikoa : chris@surfrider.fr
Kasetaren Kontaktua
Cécile Ortigosa
Telefonoa : +33 (0)5 59 23 54 99
Mobila : +33 (0)6 08 10 58 02
Helbide elektronikoa : communication@surfrider.fr





