albisteak
PARTE HAR EZAZU MAREURDINAREN EGITASMOAN16.02.2010
Aurten, Ozeano Proposamenen Europako hirigunean bilakatuko da Donostia. Martxoaren 18tik 21erarte eta lau egunez, hainbat ekintza aurrera eramango direlarik. Horrela, lehenengo bi jardunaldiak, osteguna eta ostirala, ikasleei zuzenduta egongo dira. Larunbata berriz, gazteentzat eta igandea publiko orori eskeiniko zaio. Egun hauetan zehar hainbat ekintza erakargarri burutuko dira: erakusketak, ibilbide gidatuak, hondartzen garbiketak (sensibilizazio barne), hondartzan buruturiko kirolak (surfa,volley, eskubaloia,...). Denak zaudete gonbidatuta! EHSFtik, Euskal Herriko surf talde guztiak gonbidatu nahi ditugu; eskola, elkarteak, lagunak, surfzaleak,...
Surfriderrek bultzatzen du egitasmo hau, MAREURDINA bitartez; alegia, hegoalde eta iparralde arteko lana, ingurgiroaren zainketaren inguruan. Dakizuen bezala 4 kidek sortutako elkartea da hau: SURFRIDER FOUNDATION, EHSF, EUSKO IKASKUNTZA eta PIRINEO ATLANTIKOKO KONTSEILU OROKORRA. Informazio zabalagoa lortzeko asmoz, eta ekintza honetan partehartzeko, sakatu hurrengo webgunean, eta zure ekintza propioa gara ezazu "ekitaldietan" sakatuz.
http://www.mareurdina.com/es.html





