albisteak
AURTENGO GALAN, EHSFREN 20.URTEURRENA OSPATUKO DUGU25.01.2010
AURTENGO GALAN, EHSFREN 20.URTEURRENA OSPATUKO DUGU
Beti bezala, urtero ospatzen dugun gala edo EHSF surf festa izango da egun gutxitan. Iaz, Donostiako Aquariumean ospatutakoa gainditzea zaila izango da baina saiakera egingo dugu!AURTENGO GALAN, EHSFREN 20.URTEURRENA OSPATUKO DUGU
Beti bezala, urtero ospatzen dugun gala edo EHSF surf festa izango da egun gutxitan. Iaz, Donostiako Aquariumean ospatutakoa gainditzea zaila izango da baina saiakera egingo dugu!. Oraingo honetan eta lehendabiziko aldiz, Bilbon ospatuko da; EITBko egoitzan, San Mames auzoan. Joseba Iriondo, surflari eta kazetaria izango dugu aurkezlea."Multibox" izenpeko gelan garatuko dugu jaia. Urteko surflari onenak sariatzeaz gain, EHSFko sari bereziak ere banatuko dira; alegia, euskal surfaren alde lan ederra egiten duten pertsona/elkarte/babeslei ematen zaiena.
Ez da sopresa bakarra izango. THE LOON VAGOS, Laidako surflari eta rock taldearen eskutik, kontzertu paregabeaz gozatuko dugu; bideoa eta argazkiak, afaritxoa eta 20.urteurrenarako aurreikusitako programaren aurkezpena. Besteak beste, ETBn emitituko den surf filmearen trailerra, hala nola, "EHSF, 20 urte" izenpean ezagutzera emango den arropa linea berria.
HESFko kide bazara, festara gonbidatu nahi zaitugu, datorren otsailak 4an, arratsaldeko 8retan. Aforo mugatua eta EITBk ezartzen dituen segurtasun baldintzak direla eta, DERRIGORREZKOA da, aldez aurretik, izena ematea federazioan. Etortzekoa bazara, deitu edo emaila bidaliguzu, otsailak 1 baino lehen egizu, eguerdiko 12etan itxiko dugu izena emateko epea: e-maila:ehsf@euskalsurf.com




