albisteak
Aritz Aranburu kaleratuta Brasilen30.06.2009
Surflari zarauztarrak ezin izan zuen hirugarren errondarako txartelik jaso eta Roy Powers hawaiarraren menpe erori zen.
Itsasoaren egoera mugitua eta zakarra zen, surflariei lanak eta olatu onak hartzea asko zailduz.. Hala ere txanda oso parekatua izan zen eta biek puntuaketa antzekoa lortu zuten olatu on eta ertain batekin bakoitzak.
Txandaren erdia iragana zela, Powersek olatu bikain bat surfeatu zuen eta zazpiko puntuaketa eskuratu. Aritzeri olatu bikain bat sartu behar zitzaion. Baita hartu ere, Aranburuk maisutasunez buru zuen olatua gogor surfeatuz eta ederki itxiz.. Hawaiarrarena baino dexente hobea, baina, puntuaketa(8.0-7.5-6.0-6.0) zazpi eta pikokoa besterik ez. Usain txar pixkat somatu zen bapatea; sinmas. Gauzak horrela zarauztarraren bi olatuen batura ez zen nahikoa eta etxera.
Txapelketa geldituta dago datorkien itsasaldiaren zain
Go powertxiki ta izan untsa!!





